|
Elgoibarko albisteak |
|
Elgoibarren euskara bultzatzeko jardueretarako diru-laguntzak Elgoibarko Udalak honako hau aditzera eman nahi die herritarrei: Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko otsailaren 15ean hartutako erabakiaren bidez, euskara arloko diru-laguntzak emateko deialdia eta oinarriak onartu zituela. Oinarriak eta deialdia, bestalde, 2010eko martxoaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren. Deialdi honen bidez araututako diru-laguntzak honako hauek izango dira:
Hortaz, Elgoibarren erroldatuta dauden herritarrek, dagoeneko aurkez ditzakete Elgoibarko Udaleko Euskara Batzordeak gestionatzen dituen hainbat programaren kontura ematen diren diru-laguntzak lortzeko eskabideak. Diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea, berriz, 2010eko urriaren 31n bukatuko da, herriko enpresetan euskara bultzatzeko diru-laguntzen kasuan izan ezik. Izan ere, euskara planen bat abian duten herriko enpresek 2010eko irailaren 15era arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak. Gai honi buruzko informazio osagarria lortu nahi dutenek Elgoibarko Udalaren web gunean (www.elgoibar.org) eta Euskara Sailean izango dute horretarako aukera. Diru-laguntza hauek arautuko dituzten oinarriak eta deialdia ere bertan daude ikusgai. Diru-laguntza hauen eskabideak eta dokumentazio osagarria Elgoibarko Udaleko Euskara Sailean (Nafarroa plaza 3, 1. ezk, 20870 Elgoibar, 943 74 43 66, euskara@elgoibar.org) aurkeztu beharko dira. |