Elgoibarko Udala
Ayto. de Elgoibar

 

 

Elgoibarko albisteak

 

 

Abenduan zaharren egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko eskaerak aurkezteko epea ireki dute

(2009/11/06)

 

 

Elgoibarko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak honako hau aditzera eman nahi du: Abendua, eta aldi berean, Gabonak hurbiltzen ari direnez, dagoeneko ireki dela zaharren egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko Diputazioak antolatzen duen programarako eskabideak aurkezteko epea.

 

Abenduko lehen hamabostaldirako edo hilabete osorako egonaldiak eskatu nahi dituztenek hilaren 23ra arte dute eskabideak aurkezteko epea irekita.

 

Abenduko bigarren hamabostaldirako egonaldiak eskatzeko, berriz, eskaerak aurkezteko epea hilaren 30era arte dago irekita.

 

Epez kanpo jasotzen diren eskabideak, libre dauden plazen arabera beteko dira.

 

Jasotzen diren eskabideak libre dauden plazak baino gehiago badira, lehentasuna izango dute urtean zehar aldi baterako egonaldirik egin ez dutenek.